¿Cómo conseguir la Democracia Líquida?

Gaur egun dugun sistema politikoan posible da, inongo legerik aldatu gabe, Demokrazia Likidoa sortzea.


1. Internet bidezko Legebiltzar Birtuala sortu

Legebiltzar Birtualak herritar bakoitzari bere eserlekua bete eta botua eman, proposamenak egin edo botua hautatutako ordezkariei eskuordetu ahal izateko aukera emango dio.

Herritarraren identitatea bermatu eta egiaztatu ahal izateko NAN elektroniko berria erabiliko da (DNIe), funtzio kriptografiko, identifikazio eta sinadura digitalak ahalbideratzen ditu eta.

Legebiltzar birtualaren tresna garapen prozesuan dago une honetan eta 2012tik aurrera erabili ahal izango da.

2. Egungo Parlamentutik Legebiltzar Birtual berrira botere eskualdatzea

Botere eskualdatzea egin ahal izateko Interneteko Alderdia sortu da. Alderdi honek ez du eta etorkizunean ez du izango ere inongo ideologiarik. Alderdia boterea eskualdatzeko tresna soila da eta hori, beraz, bere helburua.

Interneteko Alderdiaren konpromezu bakarra egungo Parlamentuan herritarrek Legebiltzar Birtualean erabakitakoari botua ematea izango da.

Modu honetan Demokrazia Likidoaren sistema berriruntz transizio bide mantso eta ez traumatikoa lor daiteke. Erabateko trantsizio bat ostazeak hamarkadak har ditzazkeenez, garai honetan azpiegituraren segurtasuna garatu eta hobetzeko zuzenean denbora izango da ere, behar izanez gero Legebiltzar Birtualaren funtzionamendua zuzendu eta hobetuz.