Demokrazia likidoa botu ordezkaritza ahalbideratzen duen Zuzeneko Demokrazia da.
Demokrazia likidoan hiritar bakoitzak botu bidez, erabaki eta proposamenak egiteko aukera izango du; zenbait erabakietan parte hartzea nahiago ez izatekotan, ordezkari bati botua eskuordetzeko ahalmena eskaintzen digu.
Demokrazia Likidoan, ekimen politikoan parte hartu nahi duten herritarrek parte hartu dezakete eta parte hartzea nahiago ez dutenek berriz, ordezkariengan utz ditzakete haien eskubideak. Norberak erabaki dezake politikan parte hartzeko modua era honetan.
Herritar bakoitza ordezkari izan daiteken sistema bat da. Bere botua publikoa izatea beharrezkoa da soilik.
Era berean, edozein herritar edo herritar taldek ordezkari birtual bat sortzeko eskubidea izango dute, ordezkatzen duen alderdi politiko edo iritzi korrontearen izenean bere botuaren norabidea, hau da, botu intentzioa, argitara ematen duten heinean.
Ordezkari bat aldatzeko ez da 4 urtez itxaron behar izango. Ordezkaturiko botua edozein unetan berreskuratu ahal izango da:
- uneko erabakiren batetan zuzenean botua emanez parte hartu ahal izateko
- parlamentu birtualean era aktiboan parte hartu ahal izateko
- beste ordezkari batengan eskuordetzeko
HURRENGOA >>